Esmeraldazko Taula

Esmeraldazko Taula
Jatorria
Egilea(k)Hermes Trimegisto
Izenburuaاللوح الزمرذ eta Tabula Smaragdina
Honen izena daramaEsmeralda
Ezaugarriak

Esmeraldazko Taula edo Tabula Smaragdina (arabieraz: لَوْح الزُّمُرُّذ‎Lawḥ al-zumurrudh) testu Hermetiko kriptiko konpaktu bat da. Islamdar eta europar alkimisten artean euren artearen testu fundatzailetzat hartzen zen. Hermes Trismegisto figura helenistiko mitikoari egozten bazaio ere, testua lehen aldiz arabiar iturrietan agertzen da, Erdi Aroaren hasieran. Ezagutzen diren iturri zaharrenak VIII. mendearen amaierakoak edo IX. mendearen hasierakoak dira. Latinera hainbat aldiz itzuli zen XII. eta XIII. mendeetan. Ondoren, interpretazio eta iruzkin ugari egin zitzaizkion.

Erdi Aroko eta Aro Moderno hasierako alkimistek Esmeraldazko Taula harri filosofalarekin eta urrearen produkzio artifizialarekin lotu zuten. XIX. eta XX. mendeetan okultismoan eta esoterismoan oso testu ezaguna izan da, batez ere bertan agertzen den "goian bezala, behean ere" esaldi apokrifoaren ondorioz, lelo gisa aipatu ohi dena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy